Honako hau jakitea interesgarri izango zaizu…
Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileak irabazi-asmorik gabeko erakundeak gara eta Gizarte Segurantzaren sisteman parte hartzen dugu.
Ekintzaile gisa, Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematean, aldi baterako ezintasunetik eratorritako prestazio ekonomikoak Mutualitatearen kontura izango dira, baita hautatu duzun estalduraren arabera jaso ditzakezun prestazioak ere.
Langile autonomo gisa egin beharreko alta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren bitartez izapidetzen da (aurrerantzean TGSS). Fraternidad-Muprespa zure mutualitatetzat hautatu baduzu, dagokion Diruzaintza Probintzialak dokumentazio hau zigilatu duenean, gertuen dagoen Fraternidad-Mupresparen zentrora bidali edo han entregatu beharko duzu.
-
Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta egiteko eskaera (TA.0521 Eredua)
Fraternidad-Muprespak Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta egin ahal izateko behar dituzun inprimakiak emango dizkizu.
-
Norbere konturako langileen edo autonomoen kotizazio kuoten simulatzailea
Gizarte Segurantzari ordaindu beharko dizkiozun kuotak kalkulatzeko, Fraternidad-Muprespak kuota simulatzaile berria aurkezten dizu. Honek, Gizarte Segurantzako kotizazio prima zuk zeuk kalkula dezazun ahalbidetzen dizu, Langile Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) eta Nekazaritzako norbere konturako langileen sistema bereziari (SETA) dagozkien kontingentzia arruntak, kontingentzia profesionalak eta jarduera etetea (CATA) estaltzeko.
-
Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta / baja / datuak aldatzeko eskaera
Informazioa osatu nahi izanez gero, Gizarte Segurantzaren webgunean, TA.0521 ereduaren bertsio ezberdinak eskuratu ahal izango dituzu (Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta / baja / datuak aldatzeko eskaera) norbere konturako langile motaren arabera.
-
Zenbat kotizatu behar da?
Zenbat kotizatu behar den argi ez baduzu, Gizarte Segurantzaren webgunean eduki eguneratuak aurkituko dituzu
-
Langile autonomoei aplikatzen zaizkien Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak/murrizketak
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) dokumentu interesgarri bat argitaratu du. Bertan, lagungarri izan daitekeen langile autonomoei aplikatzen zaizkien Gizarte Segurantzaren kuoten hobari eta murrizketen aurkezpena gauzatzen da.