Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak eragiten al dizu?

Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak eragiten al dizu?

Ekintzaile gisa, laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak eragiten al dizu?

  • Zure konturako langileak badituzu, enpresaburu batekin parekatzen zara, beraz, zure langileen segurtasuna eta osasuna bermatu beharko dituzu laneko osasunarekin lotutako alderdi guztietan. Hala izanez gero Legea osotasunean aplikagarria izango zaizu.
  • Zure konturako langilerik ez baduzu, zentroa beste enpresa batekin banatzen ez baduzu edo beste enpresa batzuek azpikontratatutako lanik burutzen ez baduzu, ez zaizu Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea aplikatuko.
  • Adi! Enpresa batentzat soilik lan egiten baduzu edo beste enpresa batek kontratatu bazaitu, bezero eta hornitzailearen arteko harremana dela eta enpresa honek zera eska liezazuke: arriskuen ebaluazioa, lan egiteko gaitasunaren mediku azterketa eta zure laneko arriskuei buruzko prestakuntza.

Horregatik egin dugu interesgarri irudituko zaizkizun gidaliburu batzuen hautaketa:
 Nire lanean Segurtasuna eta Osasuna
 Segurtasuna joan-etorrietan
 Segurtasuna motorrak gidatzean

Gure Online Ikasgelan doako ikastaroak ere eskaintzen ditugu; berez legez behartua ez zauden arren, interesgarri suertatuko zaizkizu, zure osasun eta segurtasuna zaindu behar dituzu eta.

Segurtasunari eta Laneko Osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak
  • Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko ikastaro aurreratua
  • Tresnak erabiltzearekin lotutako arriskuak
  • Makinak erabiltzearekin lotutako arriskuak
  • Arrisku elektrikoa
  • Kargen eskuzko manipulazioa
  • Banakako babeserako ekipamenduak
  • Suteen arriskua
  • Joan-etorrietako segurtasuna
  • Lehen sorospenak
  • Gidari banatzailearen laneko arriskuak
  • Bulegoetako harreragilearen laneko arriskuak
  • Langile komertzialen arriskuak
  • Langile informatikoen arriskuak
  • Merkataritza sektorea
Tailerrak: Ekintzaileentzako osasunaren sustapena
  • Estresa maneiatzeko tekniken tailerra
  • Bide segurtasunari buruzko tailerra
  • Bizkarrari buruzko tailerra: Lanean muskulu eta eskeleto lesioen prebentzioa
  • Muskulu lesioak ekiditeko prestaketa tailerra
  • Ahots tailerra: Lanean ahots arazoak ekiditeko

Bi esteka hauek oso erabilgarri suerta dakizkizuke, bezero batek eskatuz gero, hemen, oinarrizko dokumentazioa doan lortu ahal izango duzu eta.

Araudia

Fraternidad-Mupresparen prebentzio

  •  

    Previene

    Fraternidad Mupresparen laneko istripu eta laneko gaixotasunen prebentzioari buruzko atari dibulgatzailea.

  •  

    InfoPrevención buletina

    Honako gaiei buruzko hileroko informazioa: legeen inguruko berriak, berri interesgarriak, ekitaldiak, epaiak, besteak beste. Ataletik, argitaratu diren buletin guztiak kontsultatu eta hauek posta elektroniko bidez jasotzeko izena eman ahal izango duzu.