Ekintzailearen Oinarrizko Legeria Orokorra
Ziurrenik, zure enpresa proiektuari ekiterakoan, hain korapilatsua den lege alorrean orientatzeko nahiko aholkularitza baduzu dagoeneko. Hala eta guztiz ere, ekintzailearen eta autonomoaren irudia arautzen duen oinarrizko legeria aurkezten dizugu jarraian.
Honako kontzeptu hauek ohikoak izan beharko zaizkizu: zerga pizgarriak eta onurak, enpresa motak eta langile autonomoaren ezaugarriak.
-
Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa
Ekintzaile gisa langile, bezero eta hornitzaileen datu pertsonalak erabiliko dituzu. Beraz, datu horien titularren aurrean zein Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, informazio, komunikazio eta datuak babesteko betebeharra izango duzu.
-
Datuak Babesteko Europako Araudi berria
2016/679 (EB) ARAUDIA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. 2018ko maiatzaren 25etik aurrera ezarri ahal izango zaie autonomo eta ETEei.
-
Datuak babestea: zalantzak
Datuak Babesteko Araudia (EB) 12 galderatan.
-
ESS/214/2018 Agindua, Gizarte Segurantzaren arloan datuak bitarteko elektronikoekin igortzeko sistema arautzen duena
Autonomoak eta RED sistema.
-
6/2017 Legea, erreforma urgenteak autonomoen lanean
Langile autonomoak.
-
31/2015 Legea, autoenpleguari buruzko araudia aldatzen eta eguneratzen duena, eta lan autonomoa eta Gizarte Ekonomia sustatzeko neurriak hartzen dituena
Langile autonomoak.
-
25/2015 Legea, bigarren aukerako mekanismoei, finantza-kargaren murrizketari eta lan-arloko bestelako neurriei buruzkoa
Fede oneko zordunentzako pizgarriak, zorretatik libratzea, tasa judizialetatik salbuestea.
-
Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko 14/2013 Legea
Enpresaren forma juridikoa, abantailak eta desabantailak, zerga pizgarriak eta arau honetan xedatutako mugak aurkezten dira. Fraternidad-Muprespak gure legelari adituek burututako Lege honen alderdi adierazgarrienak biltzen dituen laburpen bat eskaintzen dizu.
-
1/2010 Errege Lege Dekretua, Kapital Sozietateen Legearen Testu Bategina
Kapital-sozietateak.
-
56/2007 Legea, Informazio Gizartea sustatzeko neurriak
Faktura elektronikoaren erabilera bultzatzen du, eta bide elektronikoen erabilera ere bai, kontratazio-prozesu guztietan. Horrez gain, desgaitasuna duten pertsonen eta pertsona nagusien Interneterako sarbidea sutatzen du.
-
Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko 20/2007 Legea
Honako hauek dira Legearen puntu garrantzitsuenak:
• Erregulazio berria gauzatzeko arrazoiak.
• Barneratutako eta baztertutako subjektuak.
• Autonomoen erregimenaren iturri erregulatzaileak.
• Langile autonomoaren eskubideak eta betebeharrak.
• Ekonomikoki Menpekoak diren langile autonomoak – TRADE kontratua (*).
• Langile autonomoaren gizarte babesa eta langabeziagatiko prestazioa. -
34/2002 Legea, informazio gizarteko eta merkataritza elektronikoko Zerbitzuak
Testu bateratua. Elektronikoki gauzatutako merkataritza harremanak eta kontratazioak arautzea, baita informazio gizarteko zerbitzuen emaileen betebeharrak eta erantzukizuna ere, besteak beste.
-
Markei buruzko 17/2001 Legea
Marka zera da: hitz, esaldi, irudi edota ikur bat produktu edo zerbitzu bat identifikatzeko xedez erabiltzeko eskubide esklusiboa. Espainian markak erregistratzeko eskaera eta izapidea Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren bitartez burutzen da. Marka edo izen komertzial bat eskatzeko orduan ezinbestekoa da marka horren bitartez bereizi nahi den produktu edo zerbitzu mota zehaztea.
-
1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, Jabetza Intelektualarena
12/2017 Errege Lege Dekretuak eguneratua.