Administrazio Publikoa eta ekintzaileak
Jarraian, ekintzailetza eta enpresa kudeaketaren alorrean informazio erabilgarri eta praktikoa lortzeko zein organismo eta zerbitzurekin jarri behar zaren harremanetan azalduko dizugu.
-
Industria, Energia eta Turismo Ministerioa
Ekintzailetzaren alderdi garrantzitsuenetariko batzuk erregulatzen dituen organismoa da. Erabilgarrienak hautatu ditugu zuretzat, bilatu behar izan ez ditzazun.
-
Informazio Zentroa eta Enpresak Sortzeko Sarea
Espainian merkataritza-sozietate zehatz batzuk martxan jartzeko eta eratzeko izapideak telematikoki gauzatzea ahalbidetzen duen informazio sistema da. Honako hauek dira CIRCEren bitartez sor daitezkeen sozietateak:
• Enpresaburu Indibiduala (Autonomoa).
• Erantzukizun Mugatuko Lan-sozietatea (SRL edo SL).
• Ondoz ondoko Eraketako Sozietate Mugatua.
• Enpresa Berria Sozietate Mugatua (SLNE).
• edo Ondasun-erkidegoa. -
Ekintzailearentzako Arreta Puntua (PAE)
Bertako informazio, dokumentuen izapide, aholkularitza, prestakuntza eta enpresa finantzamendu laguntza zerbitzuei esker, enpresa berriak erraz eratu eta jarduera era eraginkorrean hasi eta garatu ahal izango duzu.
PAE eginkizunak ere burutzen dituzte Enpresa Leihatila Bakarreko zentroetan (VUE) -
Enpresak Sortzeko Ataria
Ekintzaile gisa langile, bezero eta hornitzaileen datu pertsonalak erabiliko dituzu. Beraz, datu horien titularren aurrean zein Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, informazio, komunikazio eta datuak babesteko betebeharra izango duzu.
• Ekintzaileei enpresak martxan jartzeko edo autonomoen erregimenean era azkarrean, errazenean eta merkeenean alta emateko beharrezkoak diren tresnak eskaini.
• Forma juridikoa hautatzeko inguru gidatua eskaini eta enpresa eratzeko edo autonomo gisa alta emateko beharrezkoa den informazio guztia eman.
• Enpresak sortzeko esparru lagungarria sortzeko tresna gisa, Administrazio eta enpresaren harremanetarako Administrazio elektronikoaren erabilera sustatu. -
Laneko Prestakuntzarako Estatuko Fundazioa
Langile autonomoentzako prestakuntza eskaintzen du.
-
Enpresak sortu eta martxan jartzeari buruzko argitalpena
Edukien artean honako hau aurkituko duzu:
• Forma juridikoaren hautaketa.
• Sorkuntza prozesua burutzeko izapideak.
• Martxan jartzeko burutu beharreko izapideak. -
Enpresa Txiki eta Ertainaren Industriaren Zuzendaritza Orokorra (DGIPYME)
Negozio aukera eta honen bideragarritasun tekniko, ekonomiko zein finantzarioa aztertzea ahalbidetuko dizun doako tresna hau ere eskaintzen dizu.
-
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mendekoa da. Bertan, ekintzaile eta autonomoentzako informazio oso erabilgarria aurkituko duzu baita ere.
-
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
Hobariak/Murrizketak lan-kontrataziorako.
-
Argitalpena: sozietateak etetea eta amaitzea
-
Argitalpena: sozietate mugatuak sortu eta martxan jartzea
-
Argitalpena: banakako enpresariak eteteari/amaitzeari buruz
-
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
Kontratazioan eta gazte-ekintzailetzan laguntzeko neurriak.
-
red.es
Espainiako gizarteak Internet eta teknologia berriak ahalik eta hoberen aprobetxa ditzan lan egiten duen erakunde publikoa. Helburua: enplegua sustatzea, abangoardia digitalean egon nahi duten enpresei lagunduta eta ETEei eta ekintzaileei zuzendutako prestakuntza- zein aholkularitza-programak antolatuta.
-
Ciberemprende
Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak (INCIBE) bultzatutako ekimena, Informazio Gizartearen eta Agenda Digitalaren Estatu Idazkaritzaren (SESIAD) menpeko sozietatea dena. Zibersegurtasunaren arloan ekintzaileen komunitatea sortzeko helburuarekin sortu zen.
-
Argitalpena: Sozietate zibila: Sorrera eta abian jartzea